skip to Main Content

Kirolaren Nazioarteko Eguna & Osasunaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren lehenengo aste honetan, oporraldiarekin batera, bueltan gaude Gugaz Etxetik erronka berri bat proposatuz. Egun hauetan gogoko duzun kirolen bat praktikatzeko asmorik duzu? Ziur baietz!

Agian ez dakizuna, hurrengo hau da: Apirilaren 6an eta 7an, Garapena eta Bakearen Aldeko Kirolaren Nazioarteko Eguna eta Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen direla. Eta noski, egun hauek lotura izatea ez da kasualitate hutsa.

Horregatik, Gugazeko zerbitzutik, gazteek praktikatzen dituzten kirolak partekatu nahi dizkizuegu.

Animatzen zara egiten duzun kirola gurekin partekatzera? Horrela bada argazki bat atera egiten zauden bitartean… eta bidali whatsappen bidez 688734660 telefono zenbakira edo post honetan komentatu.

Gainera aurreko erronketan bezala, partaidetza bakoitza 5 TrukeZ-ekin premiatuko dugu!

Osasuna eta kirolaren alde!

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

13 − five =

Back To Top
Search