skip to Main Content
Ludoteka 22-23

Ludoteka TxikiGüne – 2022-2023 ikastaroa

Urriaren 1etik aurrera Ludoteka TxikiGüne zerbitzua eskainiko da Güeñes udalerriko 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.

Jarduera hau Güeñes, Sodupe eta Zaramilloko kultura-etxeetan egingo da (Zaramilloko taldea La Quadrara lekualdatu liteke izen-emateen eskariaren arabera).

Ludoteka-zerbitzua larunbatero burutuko da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, urritik maiatzera.

Guztira, eguneko 20 plaza egongo dira Güeñes eta Sodupen, eta 10 Zaramillon.

Baliteke zozketa bat egin behar izatea, plazen eskariak herrigune bakoitzeko eskaintza gainditzen badu.

Izena emateko epea irailaren 19tik 29ra bitartekoa izango da. Izen emateko aukera egongo da behin epea amaituta onartuta izanez plazak dauden bitartean.

Izen-ematea aurrez aurre egin daiteke Güeñes, Sodupe eta Zaramilloko kultur etxeetan, horien ohiko ordutegian. Baita on-line egiteko aukera egiteko aukera daukazu, hurrengo estekan klikatuz: Izen ematea.

Bestela, mezu elektroniko bat ere bidali daiteke horretarako, gugaz@guenes.eus helbidera, honako informazio honekin:

Mezuaren gaian “Ludoteka TxikiGüne 22-23” jarri behar da. Eta informazio hau jakinarazi: – Parte hartuko duen haurraren izen-abizenak – Jaiotza-data (uuuu/hh/ee) – Zer helbidetan dagoen erroldatuta – Guraso baten telefono-zenbakia

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

9 − seven =

Back To Top
Search