skip to Main Content

Ludoteka TxikiGüne – Pazko Astea

Pazko-aste honetan Ludoteka TxikiGüne zerbitzua eskainiko da Güeñes udalerriko 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, apirilaren 19tik 22ra burutuko da, goizez, 10:00etatik 13:00era.

Betiko Ludoteka TxikiGüne zerbitzua bezalaxe, jarduera hau Güeñes, Sodupe eta Zaramilloko kultura-etxeetan egingo da (Zaramilloko taldea La Quadrara lekualdatu liteke izen-emateen eskariaren arabera).

Ludoteka TxikiGüne zerbitzua indarrean dauden segurtasun-neurri guztiekin gauzatuko da.

Guztira, eguneko 24 plaza egongo dira Güeñes eta Sodupen, eta 12 Zaramillon. Izena ematean, adierazi egin behar da zein egunetan joan nahi den Ludoteka TxikiGünera; egun guztietan edo egun solteetan apuntatu daiteke.

Plazen eskariak herrigune bakoitzeko eskaintza gainditzen badu zozketa bat egin behar izango da; eta eskatutako egunetatik batzuk bakarrik onartzea.

Izena emateko epea apirilaren 1etik 10era bitartekoa izango da.

Izen-ematea aurrez aurre egin daiteke Güeñes, Sodupe eta Zaramilloko kulturaetxeetan, horien ohiko ordutegian.

Sartu hurrengo estekan eta bete izen-emate orria eta berehala jasoko dugu: https://form.jotform.com/212662136006345

(Esteka honetan dauden datuak, datak eta adinak ez dira zuzenak baina izena emateko ez duzue arazorik izango).

Bestela, mezu elektroniko bat ere bidali daiteke horretarako, gugaz@guenes.eus helbidera, honako informazio honekin: Mezuaren gaian “Aste Santuko Ludoteka” jarri behar da.

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

1 × three =

Back To Top
Search