Trukez sistemaren aurkezpena eta azalpena
Udalerrian gazteak nabarmentzeko ideia piztu da; izan ere Gazteria Saila ohartu da biztanleriaren sektore horrek gabezia batzuk estaltzeko beharra duela. Hori dela eta, errefortzu eta motibazio eredu bat ezarri du. Sistema horrekin gazteekiko lankidetza aintzat hartuko da kreditu formarekin, eta, gerora, kreditu horiek Udalak arautzen dituen ekintzetan parte hartzeko edo azpiegiturak erabiltzeko deskontuengatik kanjeatu ahalko dituzte. Hortaz, kredituak deskontuak eskuratzeko eskubidea izango dira.
Sistemaren helburu nagusia balioen heziketan oinarritutako boluntariotza-, lankidetza- eta partaidetza-ekintzak bultzatzea eta sustatzea da, eta, horrela, lan boluntarioaren inguruan sentsibilizatzea eta lan hori sustatzea, artikulatzea, zabaltzea eta ahalbidetzea. Lan horrek ez du bestelako lanik ordezkatzen, baina onurak ekartzen dizkio komunitateari.
Sistemaren abantailez gozatu ahal izateko beharrezkoa izango da Gugaz Bolunta boluntariotza sisteman izena emanda egotea. Behin izen-emate orria beteta (horrekin 10 TrukeZ eskuratuko dira), automatikoki, Gazteria Sailak antolatutako ekintza guztietan parte hartzearen bidez, sistemaren abantailez gozatu ahalko dute gazteek. TrukeZak eskuratzeko modua ekintzetan parte hartzea da; interesdunak nahi duenaren arabera, TrukeZak metatu ala kanjeatu ahal izango dira. Interesdunak Gazteria Sailan eskuratu ahal izango du TrukeZei buruzko informazioa.
Halaber, zenbat TrukeZ lortu dituen eta zenbat geratzen zaizkion kontsultatu ahal izango du webgunearen bitartez, eta Udaleko Gizarte Saila saiatuko da uneoro TrukeZ horien balantzea eguneratuta mantentzen. «Kreditu» horiek Gugazek antolatutako ekintzengatik, Udalaren azpiegiturak erabiltzeagatik edo beste hainbat jarduerengatik kanjeatu ahal izango dira; hortaz, udalerriko gazteentzako zein beren familien ekonomiarentzako laguntza izango da.
Aldi berean, beste programa bat ere abiaraziko da. Merezimenduen sistema izango da, eskola urtean zehar, hots, urritik hurrengo urteko irailera arte, gazteen parte-hartzea aintzat hartuko duena.
Modu horretan, parte-hartze bakoitzarekin, alde batetik, kanjeatzeko kredituak eskuratuko dituzte, eta, bestetik, merezimenduak. Merezimendu horiek jarduera nagusietan (04 puntuan azalduta) parte hartzeko hautaketan kontuan hartuko dira.
Kredituen iraungipena bi urtekoa izango da, eta merezimenduena, urtebetekoa, beraz, merezimenduen balioa urriro berrezarriko da. Halaber, kredituen eta merezimenduen balioa berdina izango da: 1 merezimendu = 1 TrukeZ = 1 €
Gugaz Bolunta boluntario-poltsaren bidez, gazteek parte-hartze handiagoa izatea sustatzen da. Honako hau da helburua:
1- Tokian tokiko boluntarioen lana erraztea.
2- Bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna eta kulturarteko heziketaren moduko balioak sustatzea.
3- Gazteei eskaintzea mundu eta udalerri hobeen garapenean aktiboki parte hartzeko aukera.
4- Lankidetza proiektuetan parte hartzea.
5- Familien ekonomiari laguntzea.
Lankidetza horri esker, gazteek, alde batetik, autonomia izango dute kredituak kanjeatzeko orduan, beraiek erabakiko baitute TrukeZak noiz, nola eta zertan kanjeatu; eta, beste alde batetik, Gazteria Sailean garrantzitsutzat ditugun gaztetxoen ekintzetan parte hartzeko aukera gehiago lortu ahal izango dituzte. Labur esanda, zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta merezimendu gehiago, beraz, aukera gehiago ere.
Era berean, jarduerak kontrolatzeko eta ebaluatzeko tresna ere bada.
Kreditu-sistemaren onurez gozatzeko derrigorrezko baldintzak:
- Gueñesen erroldatutako gazteak, 12 urte (eskaera betetzen denean eta izena emandako jarduera hasten denean beteta izan behar dira) eta 30 urte bitartekoak.
- Gugaz Bolunta izeneko boluntariotza-poltsan izena emanda izatea.
Jarduera horietan eskuragarri dauden plazen esleipena, honako ehuneko hauen arabera egingo da:
- 1. taldea % 20 jarduera errepikatzen ez duten eta 29 merezimendu baino gutxiago dituzten parte-hartzaileentzat. Hautapena: Merezimendu gehien dutenetatik, gutxien dutenetara. Talde horretan sartuko dira soilik izena ematen dutenetik bi hilabete eta urtebete arteko epea erroldatuta daramatenak. Izan ere, udalerrira bizitzera etorri berri direnentzako aukera bat eskaini nahi da, parte hartzeko edo merezimenduak lortzeko aukerarik izan ez baitute.
- 2. taldea % 30, merezimendu edo gehiago dituzten eta jarduera errepikatzen ez duten parte-hartzaileentzat. Hautapena: Merezimendu gehien dutenetatik, gutxien dutenetara.
- 3. taldea % 30, jarduera nagusia lehen aldiz errepikatzen duten parte-hartzaileentzat. Hautapena: Merezimendu gehien gehiago dutenetatik, gutxien dutenetara.
- 4. taldea % 20, jarduera bigarren aldiz edo gehiagoz errepikatzen duten parte-hartzaileentzat. Hautapena: Merezimendu gehien dutenetatik, gutxien dutenetara.
Berdinketarik izanez gero, zozketa bidez egingo da hautapena. 1. taldea betetzen ez bada, kupo hori 2. taldera pasatuko da, hau da, 30 merezimendu edo gehiago dituztenen eta jarduera errepikatzen ari ez direnen taldera; beraz, 2. taldeak % 50eko partaidetza izango luke, eta aldrebes.
1. eta 2. taldeak libre badaude, beren ehunekoak 3. taldera pasatuko dira, eta oraindik ere libre badaude, 4. taldera.
Azken kasuan, 4. taldea betetzen ez bada, % 20ko kupo hori 3. taldera pasatuko da, eta alderantziz.
3. eta 4. taldeak libre badaude, beren ehunekoak 1. taldera pasatuko dira, eta oraindik ere libre badaude, 2. taldera.
Hona hemen kredituak eta merezimenduak lortzeko hainbat proposamen:
- Gugaz Bolunta boluntariotza-poltsan izena ematea (10 TrukeZ).
- Gazteria Sailak antolatutako ekintzetan parte hartzea (10 TrukeZ) edota bertaratzea (5 TrukeZ).
- Gazteria Sailak proposatutako programa aberasten lagunduko duten ekintza edo jarduerak proposatzea, alegia, «jarduera nagusi bereziak» proposatzea (aukeran: 15 TrukeZ, merezimendu bikoitza edo ezer ez).
- Udalerriko irabazi-asmorik gabeko elkarte edo kultur- zein kirol-arloko talderen bateko kide izatea (10-30 TrukeZ). Horren helburua asoziazionismoa eta partaidetza sustatzea da, etorkizuneko lankidetza ahalbidetzeko.
Elkartearen baimenarekin, boluntarioak elkarteko lehendakariak izenpetutako eta urtero berritutako izen-emate orria bete beharko luke.
- Liburutegiko txartela edukitzea (20 TrukeZ urtean)
- Gertaera jakin batzuetan lankidetza eskaintzea.
- Gazteria Sailak Link izendatu dituztenen eginkizunak betetzea. Link direlakoek Gazteria Sailaren eta jardueraren arteko zubilana egingo dute, bai informazioa helaraziz, bai une jakin batean ekintza baten gaineko ardura hartuz.
Ostalari eta merkatarien elkartearekin edota gazteek gehien kontsumitzen dituzten zerbitzuen saltokiekin lankidetzan erabaki da merkataritza trukean muga bat ezarriko dela, esaterako, 50 TrukeZ; gazteak TrukeZ horiek erabiliko ditu eskola materiala eskuratzeko, liburuak eskuratzeko…).