Zer da Kalekatue?
Kalekatue Güeñeseko gazteek gazteentzako sortutako baliabidea da, non aisialdia, denbora librea eta substantzien kontsumoa bezalako gaiak jorratuko diren.
Nori dago zuzenduta?
Güeñeseko udalean bizi den gazte orori, jakinmina pizteko, esperientziak partekatzeko eta tarte on bat igarotzeko gogoak dituztenei, alegia.
Nor gara gu?
Gu Gaizka eta Miriam gara. 24 eta 28 urteko bi gizarte hezitzaile gara, nerabezaro eta kontsumoen arloan esperientziadunak.
Zuekin esperientziak bizitzeko eta ikasteko gogoekin gaude, eta konfiantza sare bat sortzeko, non jakinmina pizten gaituzten gaiak jorratu nahi dugun.
¿Qué tratamos?
Aholkularitza eta bitartekaritza eskaintzen dugu, gazte lokaletako erabiltzaile, auzokide eta jabeen arteko elkarbizitza hobetzen saiatzeko.
Gainera, kontsumoen inguruan dituzuen zalantzak argitzea da gure helburua, kontsumo hau arduratsua izan dadin. Hau da: substantzia, tipologia, plazerrak, arriskuak, alternatibak, legegintza, emergentzia kasuetan zer egin… etab
Non gaude?
Proiektu hau Udalaren laguntzari esker atera ahal izan dugu aurrera.
Instagram, Facebook, email, Whatsapp eta Gaztegunean aurki gaitzakezue.
