skip to Main Content

Güre Aiton Amonak 2014ko maiatzean abiarazitako belaunaldi arteko proiektu bat da, erretiratuen etxeetan sortutako behar batetik abiatuta. Nagusiki, dinamizazio-jarduerak behar zituzten, eta hori lortu zen Gugaz Bolunta programaren bidez, gazte boluntarioei esker.

Horiek horrela, gazte boluntarioen laguntzarekin, gazte eta nagusien arteko programazioa sortu eta martxan jarri zen, zeinaren bidez bi aldeak ateratzen baitira onuradun.

Belaunaldi arteko proiektu horren helburua da aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzea eta belaunaldien arteko integrazio sozial eta eraginkorra ezartzea, pertsonen arteko loturaren bidez.

Proiektua Güeñesko lau hirigune handietan gauzatzen da (Sodupe, Zaramillo, Quadra eta Güeñes) eta Udaleko Gugaz gazte-zerbitzuaren ekimen bidez abiarazi zen, udalerriko erretiratuen etxeetan dinamizazio-ekintzak falta zirela hauteman zutenean.

Behar horien aurrean, Gugazek hainbat jarduera gauzatu ditu belaunaldi arteko elkarreragina sustatzeko, harreman soziala eta integrazioa bultzatuz eta berrikuntza-praktikak sustatuz, sektore guztien inplikazioarekin.

Ildo horretan, Gugazek gazte boluntarioen mugimendua bideratu du, Gugaz Bolunta proiektuaren bidez. Horri esker, halaber, gazte eta nagusien arteko programazioa sortu eta martxan jarri ahal izan da, zeinaren bidez bi aldeak ateratzen baitira onuradun.

Proiektuak hileko programazioa du, eta hainbat jarduera barne hartzen ditu. Horietako batzuk proiektu osoan zehar errepikatzen dira, baina beste batzuek, aldiz, gai berari jarraitu arren, eduki ezberdina jorratzen dute. Gainera, hilaren arabera, kontzientziazio-jarduerak ere antolatzen dira.

Back To Top
Search