skip to Main Content

Dekalogo hau Güeñes udalerriko gazteentzako aisialdi-lokaletako kideei (egungoak nahiz etorkizunekoak) eta komunitate horretan edo inguruetan bizi diren jabekide nahiz herritarrei zuzenduta dago. Hurrengo ataletan, aldeetako bakoitzak hartu beharreko konpromisoak lantzen dira.

HELBURU OROKORRA:

 Gazteentzako aisialdi-lonjen gozamenean inplikatutako eragile guztien arteko bizikidetza egokia sustatzea.

HELBURU ESPEZIFIKOAK:

 Lonjei laguntzea gutxieneko segurtasun-, bizigarritasun- eta higiene-baldintza batzuk bermatzeko prozesuan.

  • Tartean dauden pertsonen proposamenak, beharrak eta interesak jasotzea.
  • Tartean dauden eragile guztien arteko bitartekaritza sustatzea, aldeen arteko gatazkak saihesteko edo, halakorik balego, horiek konpontzeko.
  • Lonjen eta inguruaren arteko bizikidetza-giroa sortzea, eta aldi berean, horrelako lokalei esleitu ohi zaizkien estereotipoak, aurreiritziak, etiketak eta beldurrak baztertzen saiatzea.

Araudia oinarri hartuta, lokalaren edukiera honako hau izango da: 1 pertsona azalera erabilgarriaren 1,5 m2 bakoitzeko. Erabiltzaileak konprometituko dira jabeari lokalaren benetako edukieraren berri ematera. Eta azken hori, bere aldetik, konprometituko da lokala edukiera gainditzen duten taldeei ez alokatzera.

Jabeen erantzukizuna izango da beren lokalaren alokairua baldintza onenetan eskaintzea. Horrek diru-sarrerak bermatuko dizkio, eta aldi berean, etorkizuneko alokairuak ere bai, lokal hori gazteen aisialdirako eta eragile guztien arteko bizikidetzarako egokitutako lokal gisa jasota geratuko baita. Jabeen eskumenekoak izango dira, halaber, lokalaren eraberritzeak eta egokitzapenak eta segurtasunari lotutako oinarrizko alderdiak.

Gutxieneko segurtasun- eta higiene-baldintzei dagokienez, lokalek honako hauek errespetatu beharko dituzte:

  • Argia/elektrizitatea: lokalek kontratu bat izan beharko dute zerbitzuagatik, baita instalazio-ziurtagiria eta larrialdietako argiak ere.
  • Edateko/txorrotako ura: kontratua izan eta zerbitzua jaso behar da. Gutxienez txorrota bat egotea gomendatzen da.
  • Komuna: adierazitako txorrotaz gain, lokalak komun bat, konketa bat eta aireztapen-sistema izan behar ditu.
  • Su-itzalgailua: lokal guztiek su-itzulgailu bat izan behar dute, indarreko araudiaren arabera homologatutakoa, eta leku irisgarri batean jarri beharko da. Lonjako kideak arduratuko dira su-itzalgailuaren berrikuspen- eta mantentze-lanez.
  • Osasuna: oso garrantzitsua da lokalak aireztapen egokia izatea, airearen kalitatea ona izan dadin. Horrez gain, oinarrizko botikina ere izan behar du.
  • Berogailua: berogailu-sistema izatekotan, homologatutakoa izan beharko du, ziurtatutako instalazio-sistemarekin, eta behin-behineko azterketak egin beharko zaizkio. Halaber, material edo likido sukoiak pilatzea saihestuko da.
  • Garbiketa: lokaletako erabiltzaileak arduratuko dira lokalean nahiz inguruetan zaborra ez pilatzeaz.
  • Animaliak: lokalera animaliaren batekin joatekotan, ezin izango dugu inola ere bertan bakarrik utzi, eta ezingo du bertan gaua igaro.
  • Drogak: lonjetako erabiltzaileek kontzientzia hartuko dute keak pila ez daitezen. Lokala ez da erabiliko droga ilegalak hornitzeko.
  • Irisgarritasuna: lonjara kaletik sartuko behar da beti (ez da inoiz atari edo garajeen bidez sartuko). Irisgarritasun-araudiaren arabera, ateak, gutxienez, 90 cm-ko zabalera izan beharko du. Zaratak ekiditeko xedez, erabiltzaileak ez dira etengabe ateak irekitzen eta ixten arituko.
  • Sukaldea: debekatuta dago lokalen barruan kozinatzea. Lokalak sukaldea badu, erabilezin utzi beharko da.

Bi aseguru izatea gomendatzen da:

Bat jabeak kontratatuko du, lokala babesteko (edukitzailea); eta bestea erabiltzaileek kontratatuko dute, beren buruak, altzariak eta hirugarrenak babesteko (edukia).

Jabearen, erabiltzaileen eta/edo aseguru-etxearen arteko desadostasunetan, Kalekatuek egingo du bitartekaritza-lana

Idatzizko kontratu bat egitea gomendatzen da; alde batetik, jabeak aldi baterako diru-sarrerak bermatzeko, eta bestetik, errentariek kontratuaren onurez eta abantailez gozatu ahal izateko.

Horretarako, Gazteria Bulegoak kontratu-eredu bat jarriko du eskuragarri, Güeñesko Udaleko lege-aholkulariak eginikoa. Hala ere, Kalekatuek bitartekaritza-lana egingo du eredu hori gazteentzako aisialdirako lokal guztien esku jartzeko

Adierazi dugunez, Kalekatuek bitartekari-lana gauzatuko du beharrezkoa denean: bizilagunekiko gatazketan, zarata-arazoetan, oinarrizko azpiegiturari lotutakoetan, Udalarekin, legearekin eta/edo jabearekin zerikusia dutenetan, etab.

Horri lotuta, gomendatzen da gatazken aurrean presazko erabakirik ez hartzea.

Güeñesko Udalak ordutegia luzatuko du ordubetez jaiegun-bezperetan eta jaiegunetan. Erabiltzaileei ordutegia eta gehieneko Db-ak jakinaraziko zaizkie.

Eta erabiltzaileek ordutegi hori errespetatuko dute (23:00-7:00).

Udalak aurrekontu-partida bat bideratuko du dekalogo honekin bat egiten duten gazteentzako aisialdi-lonjen segurtasuna eta ongizatea sustatzeko.

Su-itzalgailu bat eta botikin bat emango zaio lonja bakoitzari, eta erabiltzaileak arduratuko dira horien mantentze-lanez. Material horien urteko azterketak nahitaez egin beharko dira, eta erabiltzaileen edo jabeen konturakoak izango dira.

Lokalen batek bizikidetza-planetik askatu nahi badu, aurrerapen nahikoarekin egin beharko du ohartarazpena, itxiera behar bezala egin ahal izateko.

Kalekatuek sor litezkeen iradokizunak eta gorabeherak jasoko ditu, erabiltzaileen, errentarien eta bizilagunen arteko bizikidetza hobetzeko, eta Udalarekiko lotura izango da.

Sodupeko Gazte Gunean, posta elektroniko bidez eta sare sozialetan aurki gaitzakezue:

Kalekatue@guenes.eus

688734660

Facebook / Instagram: Kalekatue Guenes

Back To Top
Search