Zer da?
Gugaz Boluntaren barruko jarduketa-sistema bat da. Xedetzat du udalerriko gazteen parte hartzea sustatzea, Gueñes udalerrian antolatzen diren zenbait ekintzatan abantailak izatearen truke.
Baliabide honek udalerriko arloen arteko inplikazioa eta elkarrekintza bultzatzen du, Gazteria Saila ahalik eta zeharkakoena izan dadin.
Xede nagusia
Balioen heziketan oinarritutako boluntariotza-, lankidetza- eta partaidetza-ekintzak bultzatzea eta sustatzea, eta, horrela, lan boluntarioaren inguruan sentsibilizatzea eta lan hori sustatzea, artikulatzea, zabaltzea eta ahalbidetzea. Lan horrek ez du bestelako lanik ordezkatzen, baina onurak ekartzen dizkio komunitateari.
Nola eman izena
Gugaz Boluntan izena emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- 12 urtetik 19 urtera bitartean izatea (eskaera betetzen denean edo izena emandako jarduera hasten denean beteta izan behar dira).
- Gueñesen erroldatuta egotea. Baldintzak betez gero, izen-emate orria bete beharko da. Orria Sodupeko GazteGünen eska daiteke.
Trukez
Kredituen saldoa da, eta partaideentzat kostua duten jardueretan deskontuekin truka daitezke. Gugazek antolatutako jarduerak.

Merezimenduak
Atal honetako saldoa bat dator lortutako TrukeZ kopuruarekin. Baina, bada ezberdintasun bat: merezimenduak ezin dira kanjeatu; hala ere, lehentasuna ematen dute muga jakin bat duten jardueretan plazak esleitzean. Nahiz eta TrukeZak kanjeatu, merezimenduen saldoak ez du behera egingo. Urtero, irailean ikasturtea hastean, merezimenduen saldoa “0” izango da Gugaz Boluntako datu-basean.