Skip to content

Becas Gaztedi Enkarterri 2024

Gaztedi Enkarterri proiektuak 1️⃣0️⃣ beka berri eskainiko ditu 2024an, lanekoak ez diren praktika ordainduetarako, Enkarterriko gazte langabeei zuzenduta, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko eta haien ikasketekin lotutako gaitasunak garatzeko.

Baldintzak:

– 18 eta 29 urte bitartean izatea praktika-aldiaren hasieran, eta Enkarterriko 10 udalerriren batean erroldatuta egotea. – Erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua edota unibertsitate-titulua izatea, eta aurrez hiru hilabeteko lan-esperientzia baino gehiago ez izatea egindako prestakuntzarekin zuzeneko zerikusia duten lanpostuetan. – 25 eta 29 urte bitarteko pertsonek Lanbideren bidez eman beharko dute izena Gazte Bermea Sisteman.

Zer eskaintzen da?:

– 10 ordaindutako beka – 7 hilabete Enkarterriko enpresetan – 900€ hilabeteko

Tlf: 946 690 877 Mail: behargintza@enkartur.eus Informazio gehiago: gaztedi@enkarterri.eus Telf.- 747 457 930

Comments (0)

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

19 − 2 =

Back To Top
Search