skip to Main Content
Gaztedi Enkarterri Proiektuaren Inguruko Gazteen Iritzia Ezagutzeko Prozesua

Gaztedi Enkarterri proiektuaren inguruko gazteen iritzia ezagutzeko prozesua

Datozen asteetan, 16 eta 29 urte bitarteko gazteek prestatu diren espazio digitaletan parte hartzeko aukera izango dute, gazte politikei buruz duten iritzia eta balorazioa ezagutzeko.

Horretarako, topaketarako eta gogoetarako bi gune online sortu dira. Lehenbizikoa on line tailerrak izango dira, abenduaren 1ean eta 2an, 18:30etik aurrera. Tailer hauek Gaztedi Enkarterri programaren ekintzaren batean parte hartu duten gazteentzat eta parte hartu ez duten gazteentzat baita ere. Kasu honetan, jolasa izango da erabiliko den metodologia eta erronka desberdinak planteatuko dira. Izen-abizena emateko esteka honen bidez egin daiteke https://bit.ly/2UydYMd.

Bestalde, on line gune bat sortu da. Galdeketa erraz baten bitartez, Enkarterriko gazteen iritziak eta balorazioak jasotzeko. Formulario hau abenduaren 14ra arte egongo da irekita, esteka honetan: https://bit.ly/3ffQYLn.

Txartela betetzen duten gazte guztiak 60 euroko opari-bonu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute, www.visitenkarterri.com web orriko online dendarako.

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

19 − 8 =

Back To Top
×Close search
Search