Urtea ixteko, Güre Aiton Amonak…
GazteTruke Neder Landen 2023 (Herbehereak)
Europako ipar-mendebaldeko herrialde honetako kultura, tradizioak, gastronomia eta paisaia lauak ezagutzeko abentura astea oso batean zehar.
Uztailaren 8tik 14ra.
12 plaza.
2006tik 2008ra bitartean jaiotako Gueñesko gazteak (15-17 urte).
Prezioa: 400 €(prezio honetan deskontatzen dira lortutako Trukeak)
Izen ematea: Ekainaren 18ra arte.

Izena eman dezakezu mezu pribatu bat bidaliz gure whatsappera (688 734 660), gugaz@guenes.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo GazteGünetik pasatuz ostiraletik igandera, 17: 00etatik 21: 00etara.
Plazetako bat (mugatua) lortzeko, Gugaz Boluntak 2022ko irailetik 2023ko uztailera bitartean egindako TrukeZ jardueretan parte hartu izana hartuko da kontuan.
Oraindik garaiz zabiltza Trukeak lortzeko, beraz galde iezaguzu.


Comments (0)