skip to Main Content

La Quadrako Elkartasun Txarriboda

Aurreko igandean, otsailak 25, La Quadrako txarriboda ospatu zen eta urtero lez, Gügaz Bolunta-k gure elkartasun stand-ean izan ginen laguntzen. Taldea, pintxo-pote eta indaba dastaketarako tiketak saltzen aritu da, eta baita zozketa, zein animaliaren pisurako kiniela antolatzen ere.

Gügaz boluntaren elkartasunari esker 1.018€ batu genituen, alajaina! Bildutako diru-kopuru guztia “Gügaz Solidario 2024: Senegal” proiektura doa zuzenean. Proiektu honek “Hahatay: Son risas de Gandiol” elkartearekin batera, Senegaleko Gandioleko komunitateko garapena sustatzen lan egiten dihardu.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

19 − four =

Back To Top
Search