skip to Main Content
Martxoak 8 – Gugaz Erronka

Martxoak 8 – Gugaz Erronka

Martxoko lehenengo aste honetan bueltan gaude Gugaz Etxetik erronka berri batekin. Entzun duzu zeozer Emakumearen Nazioarteko Egunari buruz azkenengo eguneko albisteetan? Seguruenik baietz.

Martxoaren 8, lehen ere Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna bezala ezagutzen zen, eta urtero ospatzen du emakumearen borroka gizarte barnean bere partaidetza aldeztearen alde, genero berdintasunaren bila eta honen bete-beteko garapenaren alde.

Horregatik, gure zerbitzutik, gure aportazio txikia eskaini nahi dugu aldarrikapen honetan, eta oraindik gure ingurunean dabiltzaten desberdintasunak ikusgai jarri nahi ditugu zuen laguntzarekin.

Gai zara zure errutinan baten bat identifikatzen? Horrela bada gurekin partekatu, esaldi bat idatziz, marrazki baten bidez, argazki batekin adierazten… eta bidali whatsappen bidez 688734660 telefono zenbakira edo post honetan komentatu.

Gainera aurreko erronketan bezala, partaidetza bakoitza 5 TrukeZ-ekin premiatuko dugu!

Berdintasunaren alde, anima zaitez!

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

14 − nine =

Back To Top
×Close search
Search