skip to Main Content

Uda GazteAbentura 2023

Ekainaren 26tik 30era Uda GazteAbentura-ren edizio berria burutuko dugu, natura inguruetan multiabenturazko ekintzetan beteta egongo diren bost egun. Pasaden urtean bezala, aurten ere Güeñeseko Santxosoloko aterpean geratuko gara lo egitera aste osoan zehar.

Proposatutako aktibitateak: Akanpada, Btt Ibilbidea, Surf/Paddle Surf, Eskalada, Tirolina, Ur-Gymkana, Mendi-bidea, Kayak, Orienting, Espeleologia…

Eskainitako aktibitateak 13 eta 18 urteko adinak dituzten Gugaz Bolunta gazteentzako zuzenduta daude, Güeñesen erroldatutakoak.

Guztira 20 plaza eskeiniko dira.

Izen-ematearen epea Ekainaren 1etik 22ra izango da.

Aste osoa, garraioak, ekintzak eta manutentzioa barne, 75€ salneurria izango du, baina ikastaro osoan zehar lortutako TrukeZ kredituak deskontatu daiteke.

Inskripzioak bide telematikoan egin behar izango dira, hurrengo emaliera gugaz@guenes.eus mezu bat bidaltzen.

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

3 × four =

Back To Top
Search