skip to Main Content

Gabonetako Ludoteka TxikiGüne

Gabon hauetan Ludoteka TxikiGüne zerbitzua eskainiko da Güeñes udalerriko 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.

Duela urte batzuetatik egiten den Ludoteka TxikiGüne zerbitzua bezalaxe, jarduera hau Güeñes, Sodupe eta Zaramilloko kultura-etxeetan egingo da (gune bakoitzeko eskariaren arabera, minimora iristen baldin bada).

Ludoteka-zerbitzua abenduaren 26tik 29ra eskainiko da, goizez.

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik a 13:00etara.

Izena emateko epea abenduaren 13tik 21era bitartekoa izango da.

Izena emateko hurrengo estekan sartu eta datuak bete: 2023 GUEÑESeko eta SODUPEko LUDOTEKA TXIKIGÜNE (jotform.com)

“Datu interesgarriak” atalean “Gabonetako Ludoteka” adierazi (behean agertzen den irudian ikusten den bezala).

Izen-ematea aurrez aurre egin daiteke Güeñes, Sodupe eta Zaramilloko kulturaetxeetan, horien ohiko ordutegian.

Bestela, mezu elektroniko bat ere bidal daiteke horretarako, gugaz@guenes.eus helbidera, honako informazio honekin:

Mezuaren gaian “Gabonetako Ludoteka” jarri behar da.

Eta informazio hau jakinarazi:

  • – Parte hartuko duen haurraren izen-abizenak
  • – Jaiotza-data (uuuu/hh/ee)
  • – Zer helbidetan dagoen erroldatuta
  • – Guraso baten telefono-zenbakia

Guztira, 20 plaza eskainiko dira Güeñes eta Sodupen.

Baliteke zozketa bat egin behar izatea, plazen eskariak herrigune bakoitzeko eskaintza gainditzen badu. Ikasturte osoan zehar Ludoteka TxikiGüne zerbitzuan parte hartzen duten umeak haien plazak konfirmatu dezakete).

Sarrera honek 0 iruzkinak ditu

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

sixteen + 8 =

Back To Top
Search