Abenduaren 30ean, asteartea (irteerak Güeñes…
LUDOTEKA TXIKIGüNE – 2024-2025 ikastaroa
Urriaren 5etik aurrera Ludoteka TxikiGüne zerbitzua eskainiko da Güeñes udalerriko 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.
Jarduera hau Güeñes eta Sodupeko kultura-etxeetan egingo da.
Ludoteka-zerbitzua larunbatero burutuko da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, urritik maiatzera.
Guztira, eguneko 20 plaza egongo dira Güeñesen eta beste 20 Sodupen.
Baliteke zozketa bat egin behar izatea, plazen eskariak herrigune bakoitzeko eskaintza gainditzen badu.
Izena emateko epea irailaren 16tik 30era bitartekoa izango da. Izen emateko aukera egongo da behin epea amaituta onartuta izanez plazak dauden bitartean.
Izen-ematea on-line egiteko aukera daukazu, hurrengo estekan klikatuz:
Bestela, posta elektroniko bat ere bidali daiteke horretarako, gugaz@guenes.eus helbidera, honako informazio honekin:
Mezuaren gaian “Ludoteka TxikiGüne 24-25” jarri behar da.
Eta informazio hau jakinarazi:
– Parte hartuko duen haurraren izen-abizenak
– Jaiotza-data (uuuu/hh/ee)
– Zer helbidetan dagoen erroldatuta
– Guraso baten telefono-zenbakia



Comments (0)